Berri Txarrak-en kontzertua, nire aurtengo oparia. Bilbao.


Iranzu Guijarro

Posta irakurtzen dozun momentuan, ‘Harra’ abestia entzutea gomendatzen dot.

Bi asteburu pasa dira jadanik…ta Berri Txarrak-en azkenengo diskaren kontzertua buruan ta bihotzean jarraitzen du. Tituluan esaten dodan bezala, ‘Haria’ diska ta bandaren indarra,hau aurkezteko, aurtengo oparia izan da niretzako. 

Kontzertuan, kanta berriekin disfrutatzeaz gain, pilo bat harritu ninduen kanta zaharren eboluzioak. Bestalde, eranskin berrietan talde estatubatuarren eragina nabari da. Sentsazio bitxia da gustoko duzun musikari, artista edo diseinatzaile baten eboluzioa zureakin bat doanean, aho-zabalik uzten zaitu beste behin, maitemintzen zara…

Biraren arrankea potentea izan da, Santana aretoa bi egunez jarrai bete zuten. Harra ta Guda abestia izugarrizko direktua euki zuen. Yeah! Gu oso pozik geratu ginen. Harrigarria izan zena, jendearen berotasuna izan zen. Disko berria goitk behera zekiten, hori izugarria da.” azaltzen dit Gorkak, bandaren abeslaria, gitarra ta musikagilea. Orain Salamankan, Bartzelonan, Euskal Herriko hainbat herrietan ta Bolibian, euren azkeneko musika obra aurkezteko aukera eukiko dute.

Iranzu Guijarro

2 galdera 2 kuriositate: Elkarrizketa Gorkari.

Iran: Zer sentitzen duzue estatu mailan musika munduko hiru aldizkariek Haria diska urteko diskarik hoberena bezela klasifikatzen dutenean?

Gorka: Aldeko kritikak ondo daude eta ilusioa egiten dute, noski, baina azken batean iritziak baino ez dira. Horregatik ez da horregatik itsutu behar. Dena dela, halako quorum moduko bat ematen denean, pentsatzekoa da disko honek baduela zerbait eta gauzak ez ditugula edonola egin.

Iran:Beno, ni ez naiz musika munduko produktore musikaleetan oso haditua, baina dirudienez Ross Robinson hau “krak” bat da… Nolakoa izan zen zuen arteko erlazioa? Artikulu baten irakurtzean bere mansio handian harrera egin zizuela… imaginatzen zaituztet eta… ez dakit! Guretzako beharbada Los Angeles-eko mundo hori fantastikoa, itxuratia, neurriz gainekoa, etab. da, baina, zelakoa da benetan? Umiltasuna existitzen ahal da? Presio asko dago? Lan handiko egunak dira baina, giro ona dago?

Gorka: Venice-ek estatubatuarren paradoxa guztiak biltzen ditu. Alde batetik mansioak daude, kotxe ikaragarriak, hondartza, silikona eta votox piloa, baina aldi berean eskalez beteta dago eta collage hori normaltasun osoz hartzen du jendeak, patriotismoaren baitan ezinbesteko balitz bezala. Los Angeleseko giro musikalak, industriarenak, faltsukeriatik asko dauka, baina bueno, gu ez gara inor bertan eta nahiko aldenduta ibili gara, ez bazen Rossekin batera festaren batera joaten ginenean. Ross oso tipo positiboa da eta musikaren indarrean itsuki sinesten duena. Alde horretatik bat egiten genuen eta asko ikasi dugun prozesua izan da.

Iranzu Guijarro

Beste behin ere, Gorkak musikari zein pertsona bezela zein apala den erakutsi digu. Mila esker Gorka, zure erantzunengaitik ta gonbidapenagatik!

Zorionak taldeari lan berriagatik!

Animo!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: